Uztailaren 24tik 31ra egingo diren Santioek herriko kaleak musikaz, kulturaz, algaraz eta elkartasunez beteko dituzte aurten ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute, herritar guztiek jai giroaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Aurtengo txupinazoak esanahi berezia izango du. Seaska Haur Eskolak eta Besamotza Konpartsak botako dute elkarrekin suziria. Bi eragileei aitortza egingo diete: Seaska Haur Eskolari, herriko haur txikienen zaintza eta heziketan egindako 50 urteko lanagatik; eta Besamotza Konpartsari, azken hamarkadan Villabonako kaleak erraldoi, ipotx eta buruhandiekin alaitzeagatik.
Joxean Cuberok aurtengo jaien xehetasun nagusiak azaldu ditu, eta helburua herritar guztientzako jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta askotarikoak eskaintzea dela nabarmendu du.
Bestalde, Beatriz Unzue alkateak eskerrak eman dizkie jaiak antolatzen aritu diren pertsona, elkarte, talde, boluntario eta udal langile guztiei, haien konpromisoagatik eta egindako lanagatik.
Aurkezpenean gogorarazi dute, halaber, elkarbizitza eta errespetua izango direla aurtengo jaien ardatzetako batzuk. Horregatik, Udalak jaiak espazio seguruak, askeak eta inklusiboak izatea aldarrikatu du, eta "Ez beti da ez" mezua zabaldu du.
Egitaraua
Uztailak 24, ostirala
18:00 Txupinazoa eta Santioetako erroskila igotzea, Seaska Haur Eskolaren eta Besamotza Konpartsaren eskutik, Erreboteko plazan, Iraunkorrak txarangak alaituta.
18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Besamotza Konpartsa eta Kataluniako Colla Gegantera de Palafrugellen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.
19:30 Kuadrillen arteko futbito txapelketako finala, Erreboteko plazan.
20:00 Eresargi Gazte eta Eresargi abesbatzen kontzertua, Gurea antzokian.
21:30 Herri afaria Txerminen.
23:00 Gazteen danborrada, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta. Zatorratik abiatuko da.
00:30 Dantzaldia, Gabezin taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
01:00 Gazte garaiak oroitu, 40 urtetik gorakoentzako emanaldia, Txistulari plazan, Dj Jotasen eskutik.
Uztailak 25, larunbata
Santio eguna
09:00 Diana, Loatzo Musika Eskola Txistu taldearen eskutik.
10:00 Santiotan kantari kantujira, Olaederra kiroldegitik abiatuta.
10:30 Udalbatzaren bisita Santiago egoitzara.
10:30 XLIV Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
11:30 XLIV Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
12:00 Loatzo Musika Eskolako Bandaren Kontzertua, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Gurea antzokian.
13:30 Soka dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Bearzana udal pilotalekuan.
14:00 Lehiaketen sari-banaketa: ‘Atari bizi’ eta jai egitarauaren azala, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Bearzana udal pilotalekuan.
Erromeria eguna
18:00 Sagardo eta pintxo dastaketa. (Hegaluzea eta hanburgesa parrillan). Aburuza (Aduna), Alberro (Hernani), Eguzkitza (Tolosa), Gaztañaga (Andoain), Goikoetxea (Lizartza), Isastegi (Tolosa), IZ (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Mizpiradi (Andoain), Ola (Irun), Runo (Hernani), Sarasola (Asteasu), Zabala (Aduna) eta Zelaia (Hernani).
19:00 Erromeria: Garixe eta Txibilter trikitilariak, Erreboteko plazan.
22:30 Bertsolariak, Txerminen: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:00 Erromeria: Gari eta Iñaki trikitilariak, Erreboteko plazan.
Jarraian, Larrain dantza herrikoia, Hernaniko dultzaineroen eskutik, Erreboteko plazan.
Jarraian Erromeria, Ostarte taldearekin.
Uztailak 26, igandea
Santana eguna
09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Trikitixa taldeak alaituta.
10:00 Santioetako gizonezkoen Gomazko Paletako Binakako finalak. Bearzana Udal Pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.
Jarraian, Elite Mailako Emakumezkoen Eskuz Binanako XVI Antton Pebet memorialeko finalak.
Jarraian, Elite Mailako Gizonezkoen Eskuz Binanako XVI Antton Pebet memorialeko finalak. ETBk emango ditu azken bi final hauek.
10:00 Xake jokoa helduentzat. XXXIX Santio Txapelketa ‘J.M. Ezkai memoriala’ Txistulari plazan, Villabona Xake Joku Elkartearen eskutik.
11:30 Konpartsa herrikoia (Santana Luxuzko itsasaldia) Zunbeltz Kale Antzerki Elkartearen eskutik, Txerminetik abiatuta.
15:00 Konpartsaren bazkaria, Txerminen.
16:00 Helduen bola-tiraldia, Olaederrako bolatokian, Behar Zana Elkarteko Bola Taldearen eskutik.
16:30 Xake jokoa haurrentzat, Txistulari plazan.
18:00 Konpartsa herrikoiaren kalejira, Gauerdi txarangak alaituta.
20:00 Konpartsa herrikoiaren emanaldia, Erreboteko plazan. Ondoren, San Bingo Musikala eta bingoa bukatu ondoren, DJ emanaldia, 23:30arte.
Uztailak 27, astelehena
Jubilatuen eguna
10:00 Toka txapelketa, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.
11:00 Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Berdura plazan.
11:00 Santioetako Pilota Topaketa haur eta nerabeentzat (2013-2020).
14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txerminen.
17:00 Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Besamotza konpartsaren eskutik, Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
17:30 Santioetako Emakumezkoen Eskuz Banakako Txapelketa herrikoiaren finala, Bearzana udal pilotalekuan.
Jarraian, Santioetako Banakako fronteniseko finala, Olaederrako pilotalekuan.
Jarraian, Santioetako Gizonezkoen Eskuz Banakako Txapelketa herrikoiaren finala, Bearzana udal pilotalekuan.
19:30 Bilaka kolektiboaren Dirau dantza ikuskizuna, Erreboteko plazan.
Jarraian, kontzertua: Ai ama! taldea, Erreboteko plazan.
Uztailak 28, asteartea
Gazteen eguna
14:30 Gazten bazkaria, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Txerminen.
16:00 Haur eta gaztetxoen bola-tiraldia, Olaederrako bolatokian.
17:30 Distopia elektrotxarangaren kalejira, Txerminetik abiatuta.
18:00 Haur eta nerabeen parkea, Arroako plazan. Errealitate birtuala, skate simuladoreak, Mario karts, ludoteka, puzgarriak, salto-bola, jumping, tragabolas, jauzi-askea.
23:00 Kontzertuak; Nafarroa 1512 & Les Testarudes, Erreboteko plazan.
Uztailak 29, asteazkena
17:00 Buruhandien, ipotxen eta erraldoien kalejira, Besamotza Konpartsaren eskutik, Loatzo Musika Eskolako Txistu Taldeak alaituta.
17:00 Halterofilia: XII Santio saria, Junior Txapelketa irekia. Amalurra plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zatorran.
19:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan, Hernaniko Dultzaineroek alaituta. Ganadutegia: Markes de Saka.
19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa. Zunbeltz elkartearen eskutik, Txerminen.
Uztailak 30, osteguna
Kuadrillen eguna
14:30 Kuadrilla bazkaria, Etxeondo parkean.
17:15 Kuadrillen kalejira, Gauerdi txarangarekin.
20:15 Dantzaldia. Laket taldearekin, Erreboteko plazan.
21:30 Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, musikak alaituta, Jubilatuen Biltokian.
00:00 Zezen suzkoa, Besamotza konpartsaren eskutik, Erreboteko plazan.
00:15 Dantzaldia, Laket taldearekin, Erreboteko plazan.
Uztailak 31, ostirala
San Inazio eguna
09:00 Diana, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
10:00 Ur parkea Malkar plazan, Txirrista pirata txikientzat, txalupak, apar-festa eta Xtreme Txirrista.
11:00 Errebotea: Villabona-Hazparne 96. norgehiagoka.
12:30 Buruhanden, ipotxen eta erraldoien kalejira, Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
18:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan. Ganadutegia: Arno.
20:00 Remiri XVII urteurreneko omenaldia, Remi Ayestaran pasealekuan.
20:30 Burrunba elektrotxarangaren kalejira, Erreboteko plazatik abiatuta.
23:00 ‘Santio jaiak 2026’ bideo-laburpenaren proiekzioa, Erreboteko plazan, Unai Lizarzaren eskutik.
Jarraian, DJ Txekor, Erreboteko plazan.