Nagusi Mailako Eskuz Binakako Santio Txapelketa, XIV Antton Pebet oroimenezkoa, azken txanpan sartu da. Gaur arratsaldean jokatuko dira emakumezkoen mailako finalerdiak, 18:30etan hasita. Zabaleta-Salsamendi/ Sagardui-Erasun izango da lehen partida, Alday-Etxegarai / Ruiz de Infante-Gaminde arituko dira bigarren norgehiagokan. Final handiko izenak, beraz, gaur bertan finkatuko dira.

Gizonezkoen mailako final-erdiak bihar arratsaldean lehiatuko dituzte, 18:30etan hasita. Igoa-Arbizu / Fernandez-Apeztegia eta Egiguren-Bernaola / Cestau-Santesteban izango dira protagonistak.

Ostiral arratsaldean, Erreboteko plazak hartuko du pilota ikuskizuna. Izan ere, errebote partida lehiatuko baitute Behar Zanako pilotariek. Adur Otaegi, Aratz Luisa, Pello Aranburu, Unai Zubiria eta Xabier Ayerzak osatuko dute lehen taldea, Beñat Iraola, Axier Aranburu, Jonan Artola, Eñaut Oñate eta Beñat Karrerak bigarrena. 18:00etarako iragarri dute partidaren hasiera.

Eta larunbatean, Irrintzi pasaka txapelketa lehiatuko da Olaederrako pilotalekuan. 17:15etan hasiko dira norgehiagokak. eta 19:30etan jokatuko da final handia.
