[Postontzia]

Denborak ahanztura dakarrela esaten da, baina Remi, 17 urte igaro diren arren, 2009ko uztailaren 31k oso presente jarraitzen du gugan

Xabier Lasa 2026ko uztailaren 31

Iazko uztailaren 31ko ekitaldia.

Ertzaintzaren presio eta probokazioek bihotza leherrarazi zizuten. Herriak aukeratuta, udal ordezkari gisa lanean ari zinen, Santio jaiak istilurik gabe amaitu zitezen. Baina ez zintuzten bakean utzi.

Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ertzainak festa gunera bidali izanaren eta haiek izan zuten jokabidearen ardura bere gain hartu.

Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, zor zaizun aitortza egiteko. Horregatik aurten ere, Santio jaien azken egunean, iluntzeko 20:00etan, zure oroitarriaren ondoan elkartuko gara eta herritar denei bertan elkartzeko deia egiten diegu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!