Atzo jokatu zen Euskal Pentatloiaren kanporaketa Amasa-Villabonako Errebote plazan. Ikusmin handia piztu zuen hitzorduak, eta jende ugari bertaratu zen bost txandetan lehian aritu ziren kirolariei animoak ematera. Finala, berriz, irailaren 26an jokatuko da Azpeitian.