Atzo jokatu zuten Irrintzi Pasaka Txapelketako finala Amasa-Villabonako Olaederra frontoian. Xabier Urbietak eta Unai Zufiriak irabazi zuten, Eñaut Oñateren eta Jon Urbietaren aurka. Hirugarren postua Inhar Iparragirrek eta Beñat Karrerak eskuratu zuten; laugarrenak, berriz, Peru Cestau eta Iker Aburuza izan ziren.