Gaur amaituko da Garagardo Azokaren 29. edizioa

Giro ederra izan da azken egunotan Amasa-Villabonako Garagardo Azokan, eta atzokoan ere jende ugari elkartu zen Txermingo ikastola azpian. Gaur izango da aurtengo edizioko azken eguna. Garagardo Azoka amaituta, herritarrak Santio Jaiei begira jarriko dira; motorrak berotuta daude dagoeneko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!