'Munstroak sortzen direnean' dokumentala, Mintzolan

Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kideek jakinarazi dutenez, bihar, uztailak 21ean, "Munstroak sortzen direnean" dokumentala proiektatuko dute, Villabonako Subijana etxeko aretoan (Mintzola) 18:30ean hasita. Dokumentala Diario Socialista hedabideak ekoiztua da eta gaur egungo faxismoa eta borroka antifaxista aztertzen ditu ikus-entzunezko piezak.

Dokumentalean XX. mendeko faxismoa errepasatzen da, hiru adierazpen nagusienen bitartez: eskuin muturreko alderdiak, kaleko faxismoa zein biolentzia, eta faxismoaren oinarri soziala zein ideologia erreakzionarioaren hedapena. Hainbat herrialdetako errealitateak islatzen dira: Euskal Herritik hasi eta Herrialde Katalanak, Espainia, Frantzia eta Italiako jendea elkarrizketatzen delarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!