XLIV. Santiotako Kros Herrikoia, larunbatean

Zunbeltz elkarteak antolatuta, XLIV. Santiotako Kros Herrikoia egingo dute larunbatean, uztailaren 25ean, Amasa-Villabonan. Korrika nagusia 11:30ean hasiko da, Zunbeltz elkartetik abiatuta; izena doan eman daiteke www.kronoak.com webgunean.

14 urtera arteko haurrentzat ere krosa antolatu dute. Proba nagusiaren aurretik egingo da, 10:30etatik aurrera, eta adin tarte bakoitzak bere ibilbidea izango du. Haurren lasterketarako izen-ematea Zunbeltz elkartean bertan egin beharko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!