Txupinazoaren eta kuadrillen arteko futbito txapelketako finalaren ostean, Eresargi Gazte eta Eresargi Abesbatzak kontzertua eskaini dute Gurea antzokian.
Orain herri afaria egiten ari dira Txerminen, eta gauak Onddo Gazte Asanbladak antolatutako danborradarekin izango du jarraipena.
Ondoren, Gabezin taldearen dantzaldia izango da Erreboteko plazan, eta DJ JOTASen emanaldiarekin amaituko da lehen jai gaua.
Festak, ordea, ez du etenik izango uztailaren 31ra arte. Hona hemen biharko egitaraua:
Uztailak 25, larunbata
Santio eguna
09:00 Diana, Loatzo Musika Eskola Txistu taldearen eskutik.
10:00 Santiotan kantari kantujira, Olaederra kiroldegitik abiatuta.
10:30 Udalbatzaren bisita Santiago egoitzara.
10:30 XLIV Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
11:30 XLIV Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
12:00 Loatzo Musika Eskolako Bandaren Kontzertua, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Gurea antzokian.
13:30 Soka dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Bearzana udal pilotalekuan.
14:00 Lehiaketen sari-banaketa: ‘Atari bizi’ eta jai egitarauaren azala, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Bearzana udal pilotalekuan.
Erromeria eguna
18:00 Sagardo eta pintxo dastaketa. (Hegaluzea eta hanburgesa parrillan). Aburuza (Aduna), Alberro (Hernani), Eguzkitza (Tolosa), Gaztañaga (Andoain), Goikoetxea (Lizartza), Isastegi (Tolosa), IZ (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Mizpiradi (Andoain), Ola (Irun), Runo (Hernani), Sarasola (Asteasu), Zabala (Aduna) eta Zelaia (Hernani).
19:00 Erromeria: Garixe eta Txibilter trikitilariak, Erreboteko plazan.
22:30 Bertsolariak, Txerminen: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:00 Erromeria: Gari eta Iñaki trikitilariak, Erreboteko plazan.
Jarraian, Larrain dantza herrikoia, Hernaniko dultzaineroen eskutik, Erreboteko plazan.
Jarraian Erromeria, Ostarte taldearekin.