XLIV. Santiotako Kros Nagusia, iruditan

Leire Uranga 2026ko uztailaren 25a

Kadeteen, jubenilen eta helduen probak jokatu dituzte gaur goizean XLIV. Santiotako Kros Nagusian. Mailaren arabera, parte-hartzaileek 2,5, 5 eta 7,5 kilometroko ibilbideak osatu dituzte. Jarraian, goizeko argazkiak.

Aitor Guisasola billabonatarra eta Itziar Ibarbia alkizarra izan dira XLIV. Santiotako Kros Nagusiko irabazleak. Guisasolak 24:28ko denbora egin du 7,5 kilometroko proban; Ibarbiak, berriz, 29:52koa. Emakumezkoetan lehen billabonatarra Irene Izaguirre Chaparro izan da, laugarren postuan sailkatuta.

Gizonezkoak

  1. Aitor Guisasola Iraola (Villabona) – 24:28
  2. Jon Zubeldia (Asteasu) – 24:55
  3. Jon de la Cuesta Barrutia (Beasain) – 24:57

Emakumezkoak

  1. Itziar Ibarbia Urrutia (Alkiza) – 29:52
  2. Miryam Aramendi Alberdi (Azpeitia) – 34:26
  3. Luz Marina Valencia Noreña (Bilbo) – 35:02

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!