Iritsi da luxuzko itsas bidaia Santioetara

Santana Eguna ospatu dute gaur Amasa-Villabonan. Goizetik askotariko ekitaldiak izan dira, eta iluntzean lekukoa hartu du Konpartsa Herrikoiaren emanaldiak Errebote plazan.

Konpartsa Herrikoiaren emanaldia aurtengo berrikuntzetako bat izan da, eta harrera beroa izan du herritarren artean. Luxuzko itsas bidaia hartu dute gaitzat, eta oholtza gainean mozorro eta dantza ugari ikusi ahal izan dira.

Bihar, berriz, Jubilatuen Eguna ospatuko dute. Jarraian, egun osoko egitaraua:

Uztailak 27,  astelehena 

Jubilatuen eguna

10:00 Toka txapelketa, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00 Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Berdura plazan.

11:00 Santioetako Pilota Topaketa haur eta nerabeentzat (2013-2020).

14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txerminen.

17:00 Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Besamotza konpartsaren eskutik, Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.

17:30 Santioetako Emakumezkoen Eskuz Banakako Txapelketa herrikoiaren finala, Bearzana udal pilotalekuan.

Jarraian, Santioetako Banakako fronteniseko finala, Olaederrako pilotalekuan.

Jarraian, Santioetako Gizonezkoen Eskuz Banakako Txapelketa herrikoiaren finala, Bearzana udal pilotalekuan.

19:30 Bilaka kolektiboaren Dirau dantza ikuskizuna, Erreboteko plazan.

Jarraian, kontzertua: Ai ama! taldea, Erreboteko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!