Dantzan eman dute jubilatuek bazkalostea

Jubilatuen Eguna ospatzen ari dira gaur Amasa-Villabonan. Jubilatu ugari elkartu da Txerminen egin duten bazkarian, eta bazkalostean dantzaldia egin dute.

Santioetako egitarauak aurrera jarraituko du gaur arratsaldean. 19:30ean, Bilaka kolektiboak Dirau dantza ikuskizuna eskainiko du Erreboteko plazan. Ondoren, Ai ama! taldearen kontzertua izango da, leku berean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!