Zenbait sagastitan ohi baino lehenago hasi dira sagardo-sagarra biltzen

Euskal Sagardo Jatorri deiturak jakinarazi du aurtengo uda lehorraren ondorioz uzta aurreratzea erabaki dutela, zenbait sagastitan sagarra heltzen eta erortzen hasi baita. Era berean, nabarmendu dute Euskal Herriko zonalde gehienetan sagar urte txikia izango dela, nahiz eta alde handiak dauden batetik bestera.

Bestalde, oro har, sagarra aurreko urteetan baino txikiagoa da, udarako ur eskasiaren ondorioz. Euskal Sagardoa uzta orekatzeko lanean ari da, eta etorkizunera begirako proposamenak prestatzen ari da. Sagar gutxiago den urteetan gertatzen ohi den moduan, izaera handiko sagarra izatea aurreikusten dute sagardotegi gehienek, baina hori datozen asteetan ikusiko da, sagarra bildu eta jo ahala. 

Hain zuzen ere, 2026ko sagar uztaren xehetasun guztiak emateko, Euskal Sagardoak Sagar Uzta aurkezpena egingo du irailaren 16an, goizeko 10:30ean, Otalarrea sagasti esperimentalean (Villabona, Gipuzkoa). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!