Jende asko erakarri ohi du Irrintzi elkarteak antolatzen duen Azoka Bereziak. Jaki eta artisauen produktuz osatutako hainbat postu jartzen dute Errebote plazan eta, udaletxeko arkupetan, sukaldari lanetan aritzen dira elkarte ezberdinetako kideak. Eguerdian jakinarazten dute nork prestatu duen isats-gisaturik onena eta, posturik onenak ere saritzen dituzte.
