Zabalik dago Ramon Balerdi artista billabonatarraren erakusketa

Ainhoa Gil

Atzo arratsaldean zabaldu zituzten Ramon Balerdiren erakusketako ateak. Azken urtetan egindako obren aukeraketa bildu du Balerdik bertan eta erakusketa zabalik egongo da irailaren 26ra arte. 

Gazako genozidioa, ezjakintasunaren arriskua... gai sakonak islatu ditu Balerdik bere obretan. Berrogeita hamar lan baino gehiago jarri dut ikusgai, ikusleei pentsarazteko helburuarekin.

Jende asko gerturatu zen atzoko ekitaldira.

Irailaren 26ra arte zabalik egongo da erakusketa.

  • Aste-egunetan: 18:00etatik 20:30era.
  • Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!