

Ospakizunetan murgilduko da bihar Amasa-Villabonako Irrintzi elkartea. Eguna hasteko, 6 eta 10 urte arteko haurrentzako gimkana egingo dute, Errebote plazan 10:00etan hasita. Arratsaldean berriz, erraldoi eta buruhandien kalejira eta trikipoteoa egingo dituzte eta gauen, bazkide eta lagunen afaria egingo dute, elkartean bertan.
