Emakumeak Oholtzan ekimenaren bigarren edizioa

Ainhoa Gil

Arratsaldean hasita, martxan da Emakumeak Oholtzan ekimenaren bigarren edizioa. 18:00etan hasita, bost talde eta bakarlarik hartu dute Berdura plazako eszenatokia eta giro ederra sortu da. 

Heax Hearts, Iruzta, Nuria Culla, Zinez eta Zaunka talde eta bakarlariak dira aurtengo protagonistak. Proposamen eta estilo ezberdinak taularatu dituzte guztiek. Berdura plazan, harrera polita izan du ekimenak aurten ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!