Egitarau zabala prestatu dute Irrintzi elkarteko kideek gaurko. Urteurren borobila du elkarteak eta hori ospatzeko, ekitaldi ezberdinak gauzatu dituzte egunean zehar. Haurrentzako prestatutako gimkanarekin eman diote hasiera egitarauari. Arratsaldean berriz, erraldoi eta buruhandien kalejira eta trikipoteoa egin dituzte eta gauean, elkartean bertan egindako afarian ospatu dute 45. urteurrena.