Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egindako aldaketen aurkezpena

Ainhoa Gil

Villabonako Udalak saio berezia antolatu du asteazken honetarako, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari egindako aldaketak aurkezteko. Herriko hainbat eremutan uholde arriskuak eragindako blokeoa gainditzea da aldaketa hauen helburu nagusia. 18:30etan hasiko da informazio saioa, Subijana etxean.

Amasa-Villabonan etxebizitzak eraikitzeko bideratuko diren lurrak, zenbat eta nolako etxebizitzak egitea aurreikusten den, non kokatuko den industria edo jarduera ekominkoietnzat izango diren eremu berriak, edota kirol jardueratarako bideratutakoak..., hainbat gai azalduko dituzte asteazkeneko saioan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!