Aia, Amasa-Villabona, Donosti, Ereñotzu, Gabiria, Hernani, Ibarra, Lasarte-Oria, Legazpi, Legorreta, Segura, Urnieta, Usurbil, Zarautz, Zegama, Zerain eta Zizurkilgo bolariak arituko dira nor baino nor. 15 urte izango ditu lehiakide gazteenak, 82 beteranoenak.
Lehia gertutik jarraitzeko aukera izango dute zaletuek eta, kirol hau hobeto ezagutzeko parada ere eskainiko du larunbat goizeko saioak.
