Semaforoa haurrentzako antzezlana, Gurea antzokian

Iturria: Logela Multimedia konpainia

Urriaren 4an txikitxoenek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Jolasaren eta parte-hartzearen bidez publikoa ere obraren parte bilakatuko da.

Amasa-Villabonako Gurea antzokian Semaforoa izeneko haurrentzako antzezlana taularatuko dute. Urriaren 4an 17:00etan izango da ikuskizuna. Argiz, musikaz bideo animazioz eta ustekabez betetako antzezlana da. Bizitza propioa hartzen duten semaforoko izakitxoak izango dira protagonista. Publikoaren irudimena martxan jartzeko, jolasaren eta parte-hartzearen bidez mundu dibertigarri eta magiko bat sorrarazten dute. Antzezlana ikusteko sarrerak Gurea antzokiko webgunean eskura daitezke.

Logela Multimedia konpainia da obra horren ekoizlea. Haien lanetan animazioa, diseinua, programazioa, interakzioa eta soinua uztartzen dituzte. Teknologia berritzaileak ere erabiltzen dituzte, hala nola bideo-mappinga, errealitate areagotua edota sistema interaktiboak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!