Metal gaua, Aljibean

Urriren 2an Hilotz, Inertzia eta Lotura musika taldeak arituko dira metal doinuez gaua girotzen.

Metalzaleentzat ostiral honetan, urriaren 2an, hitzordu paregabea izango da Amasa-Villabonako Aljibean. 22:00etan irekiko dituzte ateak eta 22:30ean ekingo diote kontzertuek. Hilotz, Inertzia eta Lotura taldeak izango dira oholtza gainean. Talde bakoitzak metalaren barruan estilo desberdinak jorratzen ditu.

Hilotz talde lasartearrak Euskal Trash eta Progressive Metal estiloa lantzen ditu. Inertzia taldea Donibane-Lohizunetik dator eta Groove eta Death Metal doinuak jotzen dituzte. Lotura talde bizkaitarrak, berriz, Metalcore eta metal alternatibo konbinatzen dituen abestiak eskainiko ditu.

Sarrerak eskuratzeko hiru aukera daude: Kaori & Amlun eta Rboten 5€-an eskura daitezke, Sahrijairen webgunean 8€-an, eta bestela, momentuan bertan 10€-an erosi ahal izango dira.

Taldeen abestiak entzungai

Inertzia taldearen Inner devil abestia:

Hilotz taldearen Aske abestia:

Lotura taldea Nahiko abestia:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!