Gipuzkoako txoko desberdinetako bolariak bildu zituen berriro ere Amasa-Villabonako bolatokiak, Behar Zana P.E. Bola Taldeak antolatutako IX. Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren inguruan. Irailaren 19ko aurre-kanporaketen ondoren, larunbat goizean, hilak 26, jokatu ziren final-laurdenak, finalaurrekoak eta final handia.
Etxeko taldeak ordezkaritza sendoa izan du edizio honetan, etxeko 4 bikotek hartu baitzuten parte. Horien artean, Ander Etxebeste eta Joxe Mari Etxebeste aita-semeek izugarrizko txapelketa osatu eta finaleraino iritsi ziren. Duela bi urte, 2024an, txapeldun izatea lortu bazuten ere, aurtengo finalean lehia oso estua jokatu ostean, berdinketa haustean galdu egin zuten Ereñotzuko Aner Miner eta Ibon Miner aita-semeen aurka.
Aipatzekoa da Amasa-Villabona eta Zizurkilgo bolariekin batera, Aia, Donostia, Hernani, Ibarra, Zarautz edo Zegamako kirolariek ere parte hartu zutela, Behar Zanak antolatzen duen txapelketa honek eskualdean zein lurralde mailan duen garrantzia berretsiz.
IX. Udazken Bola Txapelketako sailkapena
- Txapeldunak: Aner Miner eta Ibon Miner (Ereñotzu)
- Txapeldunordeak: Ander Etxebeste eta Joxe Mari Etxebeste (Amasa-Villabona / Behar Zana)
- Hirugarren postua: Itoiz Alustiza eta Egoitz Berasategi (Legorreta-Segura) eta Gorka Maiz eta Iñaki Maiz (Gabiria)