Oihana Iguaran, Donapaleun jokatuko den bertso-saioan

Urriaren 3an jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko laugarren saioa. 17:00tan izango da Airetik gelan.

Aurtengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioak aurrera doaz. Lehenengo fasea ari dira jokatzen, eta datorren bertso-saioa Donapaleun jokatuko da, bertan arituko da Oihana Iguaran amasarra. Larunbat honetan, urriaren 3an, 17:00etan Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Airetik gelan ekingo zaio saioari.

Xalbat Alzugarai Etxeberri izango da saioa dinamizatuko duena, eta bertan arituko dira Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Iñaki Viñaspre, Maider Arregi, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles.

Donapaleukoaz gain, lehenengo fasea bukatzeko, beste hiru bertso-saio jokatuko dituzte, horietako bat Tolosan urriaren 4an.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!