Behar Zana, 63. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Enrike Abril Errebote Txapelketa finalerdietara iritsi da, eta Behar Zana izango da Gipuzkoako ordezkari bakarra azken txanpa honetan. Amasa-Villabonako taldeak B multzoko lehen postuan amaitu du ligaxka, eta Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea) izango du aurkari, igande honetan.

Urriak 4, igandea, 10:30, Zubieta
LUZEAN vs KANBOARRAK

Urriak 4, igandea, 10:30, Villabona
BEHAR ZANA vs GOIZEKO IZARRA

Lehen fasea amaituta, honela gelditu da sailkapena:

A MULTZOA

  1. Luzean, 6 puntu
  2. Goizeko Izarra, 5 puntu
  3. Txost, 4 puntu
  4. Zubieta 2, 3 puntu

B MULTZOA

  1. Behar Zana, 4 puntu
  2. Kanboarrak, 3 puntu
  3. Zubieta 1, 2 puntu
  4. SPUC, 0 puntu

Hortaz, txapelketan parte hartu duten lau talde gipuzkoarretatik, Behar Zanak egin du aurrera; Txost, Zubieta 1 eta Zubieta 2 lehen fasean gelditu dira.

Finalerdietako irabazleek urriaren 11n jokatuko dute 63. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, Villabonako plazan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!