Nesken artean, Mirari Maqueda izan zen garaile, guztira 178,93 puntu lortuta. Nahia Santxez zizurkildarra eta Miren Itsaso igo ziren podiumeko bigarren eta hirugarren mailetara.
Mutilen mailan, Alex Balenciaga izan zen garaile, guztira 326,12 puntu lortuta. Mohamed Reda zizurkildarra sailkatu zen bigarren postuan, 315,70 punturekin eta Unai Mesa herrikidea izan hirugarren, 306,42 punturekin.
Federazio mailan, gipuzkoarrak izan ziren garaile, nola nesken mailan (674,02 puntu), hala mutilenean ere (1412,31 puntu). Mutilen artean, arabarrak sailkatu ziren bigarren postuan (260,93 puntu) eta bizkaitarrak hirugarren (213,60 puntu).