Muxikako Igertu baserrira ezkondu zen gaur egun laurogeita hamar urtetik gora dauzkan Feli Madariaga foruarra. Eta hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Ekonomia zirkularrean, eskuz eskuko salmentan, eskuz eskuko ekoizpenean eta garaian garaikoan sinetsi duten emakume baserritarren belaunaldi baten lekuko da Madariaga.
Liburuaren inguruko solasaldia egingo dute gaur, Onintza Enbeita bertan dela. Emakume baserritarren eguna ospatzeko aukera polita.
