Urte hasieran zabaldu zen Agaraitzeko txakur-parkea. Maskoten gozamenerako eta ongizaterako pentsatutako gune honek, ia 1.000 m2-ko partzela hesitua du, txakur-gorotzak botatzeko zakarrontziekin. Ariketak egiteko elementuak gehitu dizkiote azken asteotan eta, epe laburrean txakurrentzako ur-iturria ere izango du.