

'Trantsizio energetiko faltsuari ez!' izenburupean hitzaldia eskainiko dute datorren asteazkenean Gurea erakusketa aretoan. Euskal Herria Bizirik plataformako kide bat izango da hizlari eta Amasamendi Bizirik plataformako kide batek, bere aldetik, proiektuaren egungo egoera azalduko du.

