Erremonte profesionalarekin gozatzeko aukera izango da larunbatean Villabonako Bear Zana udal pilotalekuan, 17:00etan hasita. Erremontari herriz-herri ekimenaren baitan, goi mailako binakako bi partida izango dira ikusgai: Deskarga-Goikoetxea VI / Martixpe-Eskudero eta Goikoetxea V-Azpiroz / Aldabe-Larrañaga.