Denetariko pertsonaiek hartu dituzte Amasa-Villabonako kaleak. Haur eta gaztetxo ugari ikus zitekeen arratsaldeko lehen ordutik mozorroak jantzita. Katea etxean bildu dira 18:00etan, beldurraren ibilbidea egiteko eta, 19:30etan, kalejira jendetsua hasi da. Zunbeltz Antzerki Taldeak antolatu ohi du Villabonako Gau Beltza eta, indar handia du ekimenak. Loatzo Musika Eskolako kideen batukadak jarri dio erritmoa kalejirari.
Ezustekoak, beldurra, oihuak... nagusitu dira herriko kaleetan. Plazara iritsita, gaztainak dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.