EkinArt Elkarteak azoka berezia antolatu du Amasako pilotalekuan. Hainbat postu jarri dute ekoizle eta artisauek eta jende asko gerturatu da bertara. Hilerrietara bisita egiteko eguna izaten da gaurkoa eta, Amasara gerturatu diren askok azoka ere ikusteko aukera baliatu dute.