Tolosaldea Garatzenek eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean antolatu dute egitasmoa. Migrazioak eragindako dolua izango dute mintzagai asteazken eta ostiral honetan, hilaren 4an eta 6an, Udaleko erabilera anitzeko gelan. Saioak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira. Tailerrak Renata Olcese psikologoak eta Paola Neyra gizarte integratzaileak dinamizatuko dituzte. Parte-hartzeko aurretiaz izen-ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, 688 88 05 07 telefono zenbakira idatzi beharko da.