Samartiñak

Ostiralean aterako dute alkandoradunen argazkia. 

Azaroak 10, asteartea

18:00 Umeentzako ipuin-kontaketa, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.

19:00 Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.

Ondoren, Iturri-Goxo tabernaren inaugurazioa.

 

Azaroak 11, asteazkena

San Martin eguna

10:30 Meza Santua.

Greba Orokorraren ondorioz ekintza zein ekitaldiak bertan-behera geratu dira.

 

Azaroak 12, osteguna

Oilasko Jokua

06:00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

 

Azaroak 13, ostirala

Alkandora eguna

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.

Ondoren, txokolate beroa.

19:20 Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.

19:30 Amasako XXXIV. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.

23:30 Ahantzi erromeri taldearen kontzertua txosnan.

 

Azaroak 14, larunbata

11:00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.

16:30 Harri Herri txapelketa.

18:00 Kantaldia, Andoni Ollokiegiren eskutik.

23:30 Erromeria Itzal taldearen eskutik txosnan.

 

Azaroak 15, igandea

18:00 Herri kirolak: herriko gazteak, parkeko gurasoen aurka.

 

Azaroak 21, larunbata

12:00 Marianito dastaketa plazan.

Ondoren, kalejira herriko gaztetxoen eskutik.

14:00 Herri bazkaria.

18:00 Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.

Ondoren, Intxaurrondoa landatzea, Martina Sorginaren igoera eta agurra.

23:30 Dj Naza txosnan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!