Ostiralean, azaroaren 6an, Behar Zanako bi bikotek Gipuzkoako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte Donostiako Atano III. pilotalekuan.
Kadeteen Lehen Mailan, Eizagirre eta Labaka Hernaniko Zabala eta Galdosen aurka ariko dira. Jubenilen Lehen Mailan, berriz, Otaegi eta Illarramendi izango dira Behar Zanako ordezkariak, Hernaniko Oses eta Zugasti aurkari dituztela.
Finalak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren YouTube kanalaren bidez eta 28kanala telebistaren bidez. Hala ere, klubetik zale guztiak Donostiako Atano III. pilotalekura gerturatzera animatu nahi ditugu, gure pilotariei babesa emateko.
Hirugarren finala, larunbatean, trinketean
Larunbatean, azaroaren 7an, arratsaldeko 16:00etan, Unai Zufiriak eta Iker Izagirrek Gipuzkoako Trinketeko Txapelketako finala jokatuko dute, Nagusien Bigarren Mailan. Behar Zanako bikoteak finalerdietan Lizaso eta Iparragirre kanporatu ostean lortu du finalerako txartela. Final hauek ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren YouTube kanalaren bidez eta 28kanala telebistaren bidez ikusi ahalko dira.
Emaitza bikainak gainerako mailetan ere
Azpimarratzekoa da, gainera, Jubenilen mailan finalerdietan Iparragirre eta Garaikoetxearen aurka irabazi zutela finalerako txartela eta emaitza bakar batek ez zituela finalerdietara sailkatu Zufiria eta Caballero. Kadeteen 2. mailan, Muxika eta Barriolak finalerdietan galdu zuten. Erasun eta Cestauk Ohorezko mailan finalerdia galdu zuten eta, Nagusien 2. mailan, tanto bakar batengatik igoera fasera sailkatzetik jaitsiera fasean lehiatzera pasa dira Perurena eta Elola. Nagusien 1. mailan, Olasagasti eta Urruzolak maila eutsi eta euren esku izan zuten finalerdietara sailkatzeko aukera. Horrek argi erakusten du Behar Zanako pilotarien maila eta txapelketan zehar egindako lan bikaina.