Gaur goizean, Andoaingo emakumeek eta feministek erakustaldi berria eman dute. Iaz bezala, manifestazioan ehunka lagun elkartu dira. Emakumeak izan dira nagusi, tartean ikasle eta adineko ugari. Baina baita haurrak eta gizonezkoak ere. Aspaldian ez zela Andoainen horrelako manifestazio handirik ikusten. Bideoak manifestazio osoa jasotzen du.