Kultura arduradun eta teknikariek, udaltzainek, antolaketako lan taldeak eta kultur eragileek egin zuten balorazio bileran batik bat antolaketari lotutako kontuak izan zituzten hizpide, hurrengo urteetan hobetzeko asmoz. Goikoplazako espazioan makina bat ekitaldi antolatu beharrak eragiten dituen zailtasunak aztertu zituzten, hain zuzen. Izan ere, ekitaldien kontzentrazioak, ordutegiek..., elementu asko ondo lotuta egotea eta eragile ezberdinen arteko koordinazio egokia eskatzen du, eta ez da erraza izaten beti asmatzea.
Aurtengoan lehenengo aldiz antolatu diren ekitaldien artean, Andoainen bizi diren munduko zenbait herrialdeetako herritarrekin egindako “Munduko zaporeak” eta gazteei zuzendutako “Galdera jolasa: fitxa zu zeu zara” jolasa aipatu ziren, eta aldeko iritziak jaso zituzten bileran bildutakoen artean.
Garbiñe Agirreren agurra
Bileraren amaieran, hamarkadetan Andoaingo kultur teknikaria izan den Garbiñe Agirreri erretiroa hartzeko tenorea iritsi zaiola jakinarazi zen.