Eguzkipean eta uda giroan hasi eta bukatuko dira aurtengo Sanjuanak. Azken eguneko hitzordu nagusiak honakoak dira: Adinekoen bazkaria, haur danborrada, dantza saioa eta su ikuskizuna.

Gaurko egitaraua:

11:00-13:00 Jolasak egurrezko joku erraldoiekin, Goikoplazan. Euriarekin Makaldegiko estalpean.

13:30 Agintarien harrera laurogei urteko aiton-amonei, udaletxe aurrean. Ondoren, bazkaria Basteron.

18:00 Haur danborrada ikastetxeetako ikasleen eskutik, Zumea plazatik Goikoplazara. 

19:30 Dantza saioa Goikoplazan: funky emanaldia (La Salle Berrozpe, Klaap), Zumbaton (Zuena). Euriarekin Berrozpe ikastetxeko jolastoki estalian.

21:00 Triana taldearen dantza emanaldia Goikoplazan. 

22:30 Cavaldeath pirotekniazko ikuskizuna, Juanita Alkain plazatik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!