Haurrek ere beraien tartea izan dute gaur Andoaingo San Juan jaietan. Goizean zehar jokoak, puzgarriak, ludoteka, pilotudun etxea eta beste hainbatez gozatzeko aukera izan dute. Ondoren gainera txontxongiloek alaitutako Kontu Kontari izeneko haur ikuskizuna ere izan da Erretore etxeko belardian.