Andoaingo Sanjuanak 2018

Zorigaiztoko gertaera

Aiurri 2018ko eka. 24a, 09:36

Ana Carrere Zabala alkateak min hartu zuen soka-dantzan parte hartzen ari zenean, bart iluntzean. Aginte makila eskuan zuela dantzan ari zela, ezkerreko hankako akilesen tendoia hautsi zuen. Haustura partziala da eta hainbat astez hanka lurrean ipini gabe egon beharko du. Zorigaiztoko gertaera, beraz, alkatearen eta udalbatzarraren soka-dantzan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!