Gaurko egitaraua:
10:30-14:00 / 17:00-20:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan. 'Munduko zaporeak' herrikideek egindako munduko jakiak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, Lazkaoko talogileak. Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.
11:00 Meza nagusia San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin.
12:00 Axeri dantzaren saio nagusia Goikoplazan.
13:15 Kontzejupeko pilota txapelketa udaletxe azpiko arkupeetan.
16:00 Jubenil mailako Gipuzkoako txirrindularitza itzuliaren irteera Goikoplazatik.
18:15etan helmuga Plazaola kalean.
18:00 Herri kirolak Goikoplazan. Aizkora, trontza, sokatira edota harria jasotzea Euskal Herri osoko ordezkaritzarekin.
18:15-22:30 DJ Bull Bastero plazatik Nafarroa plazara. Ondoren Tximeleta taldea.
19:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Erretore-etxeko belardian.
Euriarekin Makaldegiko estalpean.
19:30 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Oihana Iguaran. Gaijartzailea: Jon Beloki. Punttuka bertso eskolako haurrak puntuak jartzen arituko dira.
Euriarekin La Salleko jolastoki estalian.
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
22:45 Tximeleta taldea Nafarroa Plazan.