Andoaingo Sanjuanak 2018

Munduko zaporeak Goikoplazan

Jon Ander Ubeda 2018ko ekainaren 24a

Mundu zabaleko jakiez gozatzeko aukera dago Goikoplazan, goizez nahiz arratsaldez. Errumaniako, Iraneko, Nikaraguako, Argeliako eta Nigeriako jakiak dira eta dohainik proba daitezke.

  • Argelia. Postrerako jan daitezkeen bi jaki eskaintzen ari dira.
  • Iran. Hango herrialdean ohikoa den postrea jan daiteke.
  • Nigeria. Arroza barazkiekin, oilaskoa edota enpanada eskura daude.
  • Nikaragua. Vigoron entsalada eta Pio V postrea eskaintzen ari dira.
  • Errumania. Ogi berezia, haragia azarekin, postrea... aukera zabalena bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!