Kultura eta Gizarte zerbitzuen lansailen eskutik, mundu zabaleko jaki goxoez gozatzeko aukera izango da jaietan. Bizilagunek eurek prestaturiko platerak izango dira. Udalak dituen datuen arabera, Nikaraguako 92 lagun bizi dira Andoainen, errumaniar jatorrikoak 71 dira, Argeliakoak 49, Nigeriakoak 37 eta Irango bakarra. Ekainaren 24an, San Juan egunez, herrialde horietako jakiak dastatzeko aukera izango da Goikoplazako artisau eta janari azokan.