Andoaingo Sanjuanak 2018

San Juan bezpera Andoainen

Aiurri 2018ko eka. 23a, 09:40

Udal langileak 08:00tan hasi dira San Juan sua prestatzen. 11:00tarako prest izango dute, gaueko 22:30ean su emateko. Hitzordu seinalatua iritsi bitarte hitzordu ugari iragarrita daude, larunbaterako.

Gaurko egitaraua:

Ekainak 23, larunbata

09:00-15:00 Colombaire usakume tiroketa Pagamendin.

10:30 Umeen eskuzko finalak Arrate frontoian.

11:00-13:00 Xake partidak Goikoplazan. Euriarekin San Martin elizaren arkupeetan. 

12:15 Patata tortilla lehiaketa. Sari banaketa ekitaldia Goikoplazan.
Lehiaketako parte hartzaileek 11:00etik 11:30era eraman behar dituzte tortillak.

12:30 Ardo dastaketa eta patata tortilla pintxoak Goikoplazan, 5 eurotan.
Euriarekin San Martin elizaren arkupeetan.

12:30 Kantu kalejira Maizorri txalaparta eskolako txalapartariek lagunduta. Abiapuntua: Goikoplaza.

14:00 Txuleta jana Goikoplazan. Euriarekin La Salleko jolastoki estalian. Ondoren, kalejira.

16:00 Palako eta zestako gazteen finalak, zestako nagusien finalak Arrate frontoian.

18:00 Bizikleta festa Goikoplazan, 2-12 urte artekoentzat. Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

18:00 Bikoteen kross mistoa. Goikoplazatik Pio Barojaraino, 5 kilometroko ibilbidea.

19:00 Andoaindarra elkarteko danborradaren irteera, elkartetik bertatik.

19:15 Alberto Agirre abesbatza eta Udal musika eskolako abesbatzen kontzertua San Martin elizan.

20:00 Salbe gorena San Martin elizan, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzaren eskutik.

20:15 Alkatearen eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.

21:30 Musika herriko kale eta auzoetan barrena: Udal Musika Eskolako Banda (Goiburu, Olagain, Plazaola, Goikoplaza), Olagain Txistulari banda (Etxeberrieta, Zumea, Nagusia, Goikoplaza) eta Gora Kaletxiki Txaranga (Erroitz , Arantzibia plaza, Kaletxiki, Buruntza, Kaletxiki, Goikoplaza).

22:30 San Juan sua: Suziria, txalapartariak eta kanpai-errepika. Emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika eskolako abesbatzak, Udal Musika eskolako banda, Olagain txistulari banda, Soinuak eta Urki.

22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada.

23:30-1:00 Trio Medianocheren dantzaldia Goikoplazan 

23:15-03:00 Dukkha eta Doctor Deseo Nafarroa plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!