Euskal folklorearen alde 30 urtez egindako lana aitortu nahi izan dio Andoaingo herriak Urki dantza taldeari. Eurena izan da pregoia irakurri eta jaien hasierako suziria botatzeko ohorea. Ikusleen txalo zaparrada jaso dute. Urkik bere aldetik, nola ez, dantza eginez parte hartu du pregoian. Ingurutxoa dantzatuz, jaien hasieran dantza izan da protagonista nagusia.