Andoaingo Sanjuanak 2018

San Juan jaietako egitaraua ikusgai

Aiurri 2018ko eka. 19a, 11:51

Ekainaren 22an hasi eta 26 bitartean ospatuko dira San Juan jaiak Andoainen. Egitarau oparoa osatu da aurtengoan ere.

Egitaraua osorik:

Ekainak 22, ostirala

17:30 Ping pong txapelketa Agustin Leitza plazan.

18:15 Kartel lehiaketako sari banaketa Urigainen.

18:30 Buruhandiak eta Erraldoiak, trikitilariak eta txistulariak kalejiran Goikoplazaraino.

19:00 Urkren pregoia Udaletxeko balkoitik. Txupinazoa eta Andoaingo ereserkia Musika Eskolako bandarekin. 

20:00 Udal Musika eskolako banda eta Olagain txistulari taldea Goikoplazan. 

20:00 Pilota partidak Arrate Frontoian: Iturzaeta memorialaren finala eta profesional mailako pala jaialdia.

22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan. 

22:45 Tio Teronen semeak: Festamentua ikuskizun berria Goikoplazan. 

23:15 Joseba & Bakartxo dantza eskolaren erakustaldia Goikoplazan: tangoa, salsa, funky, hip-hop eta musikala...
Euriarekin La Salleko jolastoki estalian.

23:30-03:00 Gatillazo eta Skakeitan musika taldeak Nafarroa plazan.

Ekainak 23, larunbata

09:00-15:00 Colombaire usakume tiroketa Pagamendin.

10:30 Umeen eskuzko finalak Arrate frontoian.

11:00-13:00 Xake partidak Goikoplazan. Euriarekin San Martin elizaren arkupeetan. 

12:15 Patata tortilla lehiaketa. Sari banaketa ekitaldia Goikoplazan.
Lehiaketako parte hartzaileek 11:00etik 11:30era eraman behar dituzte tortillak.

12:30 Ardo dastaketa eta patata tortilla pintxoak Goikoplazan, 5 eurotan.
Euriarekin San Martin elizaren arkupeetan.

12:30 Kantu kalejira Maizorri txalaparta eskolako txalapartariek lagunduta. Abiapuntua: Goikoplaza.

14:00 Txuleta jana Goikoplazan. Euriarekin La Salleko jolastoki estalian. Ondoren, kalejira.

16:00 Palako eta zestako gazteen finalak, zestako nagusien finalak Arrate frontoian.

18:00 Bizikleta festa Goikoplazan, 2-12 urte artekoentzat. Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

18:00 Bikoteen kross mistoa. Goikoplazatik Pio Barojaraino, 5 kilometroko ibilbidea.

19:00 Andoaindarra elkarteko danborradaren irteera, elkartetik bertatik.

19:15 Alberto Agirre abesbatza eta Udal musika eskolako abesbatzen kontzertua San Martin elizan.

20:00 Salbe gorena San Martin elizan, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzaren eskutik.

20:15 Alkatearen eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.

21:30 Musika herriko kale eta auzoetan barrena: Udal Musika Eskolako Banda (Goiburu, Olagain, Plazaola, Goikoplaza), Olagain Txistulari banda (Etxeberrieta, Zumea, Nagusia, Goikoplaza) eta Gora Kaletxiki Txaranga (Erroitz , Arantzibia plaza, Kaletxiki, Buruntza, Kaletxiki, Goikoplaza).

22:30 San Juan sua: Suziria, txalapartariak eta kanpai-errepika. Emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika eskolako abesbatzak, Udal Musika eskolako banda, Olagain txistulari banda, Soinuak eta Urki.

22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada.

23:30-1:00 Trio Medianocheren dantzaldia Goikoplazan 

23:15-03:00 Dukkha eta Doctor Deseo Nafarroa plazan.

Ekainak 24, igandea

10:30-14:00 / 17:00-20:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan. 'Munduko zaporeak' herrikideek egindako munduko jakiak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain,
Lazkaoko talogileak. Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

11:00 Meza nagusia San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin.

12:00 Axeri dantzaren saio nagusia Goikoplazan.

13:15 Kontzejupeko pilota txapelketa udaletxe azpiko arkupeetan. 

16:00 Jubenil mailako Gipuzkoako txirrindularitza itzuliaren irteera Goikoplazatik.
18:15etan helmuga Plazaola kalean.

18:00 Herri kirolak Goikoplazan. Aizkora, trontza, sokatira edota harria jasotzea Euskal Herri osoko ordezkaritzarekin. 

18:15-22:30 DJ Bull Bastero plazatik Nafarroa plazara. Ondoren Tximeleta taldea.

19:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Erretore-etxeko belardian.
Euriarekin Makaldegiko estalpean.

19:30 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Oihana Iguaran. Gaijartzailea: Jon Beloki. Punttuka bertso eskolako haurrak puntuak jartzen arituko dira.
Euriarekin La Salleko jolastoki estalian.

22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan. 

22:45 Tximeleta taldea Nafarroa Plazan.

Ekainak 25, astelehena

11:00 Toka lehiaketa Goikoplazan. Hiru maila: Emakumeak, gizonak eta 12 urte bitarteko haurrak. Izen-ematea 10:30etik aurrera.

11:30-13:30/17:00-19:30
Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak,
ludoteka, oztopozko ohea, pilotadun etxea...
Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

12:00 Udal Musika Eskolako ikasleen Mugaz eta Azelain ballet elkartearen musika eta dantza emanaldia Goikoplazan.
Euriarekin La Salleko jolastoki estalian. 

13:00 Kontu kantari haur ikuskizuna Erretore
etxeko belardian.
Euriarekin Makaldegiko estalpean. 

17:00 Trivialen moduko galdera jolasa Goikoplazan,
7-11 eta 12-14 bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Euriarekin Makaldegiko estalpean.

18:30 Gora Kaletxiki txarangaren emanaldia Juanita Alkain plazatik abiatuta.
Ibilbidea: Kale Nagusia, Dr. Huitzi, Rikardo Arregi, Nafarroa plaza eta Pio Baroja kalea.

18:45 Udal musika eskolako konbo gaztea eta Fino’s band zuzenean Goikoplazan. Jarraian dantzaldi-erromeria Laket taldearekin, Andoaingo hainbat musikariren parte hartzearekin. 

22:00 Urki dantza taldearen 30. urteurreneko emanaldi berezia Goikoplazan. 

23:15 Deabru Beltzak taldearen 'Tambours de feu' ikuskizun ibiltaria Goikoplazatik hasita: Zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak.

Ekainak 26, asteartea

11:00-13:00 Jolasak egurrezko joku erraldoiekin, Goikoplazan. Euriarekin Makaldegiko estalpean.

13:30 Agintarien harrera laurogei urteko aiton-amonei, udaletxe aurrean. Ondoren, bazkaria Basteron.

18:00 Haur danborrada ikastetxeetako ikasleen eskutik, Zumea plazatik Goikoplazara. 

19:30 Dantza saioa Goikoplazan: funky emanaldia (La Salle Berrozpe, Klaap), Zumbaton (Zuena). Euriarekin Berrozpe ikastetxeko jolastoki estalian.

21:00 Triana taldearen dantza emanaldia Goikoplazan. 

22:30 Cavaldeath pirotekniazko ikuskizuna, Juanita Alkain plazatik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!