Urtarrilaren 14an hasi ziren ikasleak beren proiektua garatzen, eta bi hilabatez jardun dira lanean. Helburua gizarteko arazo bati irtenbidea bilatzea izan da. Erronka bati taldean konponbidea bilatuz, zenbait gaitasun garatzen dituzte, hala nola hizkuntzen menderatzea, autogestioa.
E-Motive
Proiektuan E-Motive metodologia erabiltzen da. Metodologia horren bitartez, nazioartekotzeak fisikoki lekualdatzea ez dela beharrezkoa erakutsi nahi izan du HETEL elkarteak; baita posible dela nazioarte mailan lan egitea norbere zentrotik.