2019/03/21 20:00 - 22:00

Jaialdia

II. Flamenko Jaialdia

II. Flamenko Jaialdia
Bastero Kulturgunea, Andoain

Emakume ausart eta solidarioek II. Flamenko Jaialdia eskainiko dute, “Emakume oihu bat” izenarekin. Bertako zein nazioarteko flamenko artistak arituko dira emakume berdintasun eskubideen alde lan egiten duen erakunde baten aldeko dirua biltzeko helburuarekin. Oraingoan Jaizkibel Konpainiari emango zaio bildutakoa, Hondarribiko alardean emakumeek parte hartzeko eskubideen alde lan egiten jarrai dezaten.

Sarrera 10 euro. Salmenta Zuena elkartean eta udaleko Ataria zerbitzuan.

Norbaitek diru ekarpenen bat egin nahi balu, hau da kontu korronte zenbakia: 2095 5039 91 1069052230

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!