Iruña Veleia hizpide Irunberrin

Ainhoa Gil 2019ko mar. 20a, 12:36
Juan Martin Elexpuru izango da hizlari

Badira 10 urte Arabako Iruña-Veleidan grafito batzuen aurkikuntza egin zutela euskarazko hitzekin. Arabako Foru Aldundiak aurkikuntza horiek egiaztatu gabe indusketak itxi eta ikertzaileak denuntziatu zituen. 9 urte baino gehiago daramatzate epaiketaren zain. Guzti honen inguruan Juan Martin Elexpuru adituak hitz egingo du apirilaren 3an, Andoaingo Irunberri elkartean, 19:15tan.

Aurkitutako grafito horiek euskararen jatorrian eta hedapenean eragina izan dezakete. Auzipetuak grafito hoiek Europako ikerlariek aztertzea eskatzen dute, esan dezaten benetazkoak diren edo ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!