Bilketa sistema berriak datu onak eskaini ditu

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 19a, 16:04

Datu orokorrei begira, Andoaingo herriak hondakinen bereizketan hobekuntza nabarmena egin du. Aspaldian amesten zen %60ko kopurura iristea lortu da, sistema berria martxan jarri eta lehen neurketan. Zailena egina dagoela dirudi.

Eta hala eta guztiz ere, emaitza pozgarria izanik ere, zer hobetua badago. Organikoaren trataera egokia izan behar duela izan azpimarratu du Udalak: "Oso garrantzitsua da organikorako poltsa berezituak erabiltzea. Udaletxean eskuragarri daude, dohainik". Bestalde, bada oraindik txartelik erabiltzen ez duen herritar kopuru txiki bat. Ohartarazpena luzatu diete: "Txartela erabiltzea eta hondakinak edukiontzien barruan sartzea derrigorrezkoa izateaz gain, errespetuzko jarrera da". Andoaingo Udalak andoaindar gehiengoaren jokabidea txalotu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!